Beldur da Lezon Ondoaigea taldea bozketan proposatzen diren sistemak borondatezkoak eta kontrolik gabekoak izatea.
atez ateko bilketako zintzilikarioak Lezon
Hondakinen bereizketan atzera pausurik ematea ez du nahi Lezon Ondoaigea Taldeak. Hala jakinarazi du, Kepa Garbizuk joan den astean hondakinen bilketaren gaineko galdeketa 2016ko martxoaren lehen hamabostaldian egingo duela esan eta gero. Izan ere, zalantza du taldeak galdeketa bera baldintza egokietan egiteko bermea ba ote dagoen alkateak ez duelako oraindik hondakinen mahairik sortu, edo parte hartze arautegirik egin, “baldintzak egokiak badira, ongi deritzogu, baina oraindik ere ez dakigu zein sistema jarriko dituen aurrez aurre galdeketa horretan”.
Beldur da Lezon Ondoaigea taldea bozketan proposatzen diren sistemak borondatezkoak eta kontrolik gabekoak izatea. Hala balitz argi baidute Lezon bereizketa mailak behera egingo duela, “ongi egin nahi duten lezoarren esfortzua pikutara joango da gainera, nahikoa baita organikoaren edukiontzian ∞6 ez organikoa izatea, hondakin hori guztia konposatzeko beharrean, errefusa bihurtzeko”. Azken aipatutako arazo hori dutela borondatezko bosgarren edukiontzia duten herrietan gaineratu du taldak.
Bilera Ijurkoko bizilagunekin
Auzoetan bileran egiten ari da Lezon Ondoaigea taldea eta hurrengo bileraren berri ere emandu. Ijurkoko auzotarrekin bilduko da taldea datorren asteazkenean, hilak 16, musika eskolaren eraikinean (konfirmatzeko dago).