Izar Etxeberria Arruabarrena dantzari oiartzuarrak hiru aldiz irabazi du Pasai Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak antolatzen duen Soinu Zahar Txapelketa.
Tomas Murua garaikurra herriari eskaini zion atzoko ekitaldian Izar Etxeberriak
Izar Etxeberria Arruabarrena dantzari oiartzuarrak hiru aldiz irabazi du Pasai Antxoko Alkartasuna Dantza Taldeak antolatzen duen Soinu Zahar Txapelketa. Hori dela eta, Tomas Murua garaikurra betirako geratuko da Oiartzunen. Atzo eman zioten dantzari gazteari garaikurra udaletxean egindako ekitaldian. Etxeberriak herriari eskaini zion garaikurra eta Izar Aizpuru, Maddi Nazabal eta Udane Eskudero dantzari eta lagunek agurra dantzatu zioten. Udalak, bestalde, zorionak eman dizkio garaipenarengatik eta herriari egindako eskaintzarengatik.