Emaitza bikainak izan dituzte Errenteria-Oreretako kirol taldeek asteburuan
Errenteria-Oreretako kirol talde ia guztiek jarri dute markagailua beraien alde asteburuan.
Errenteria-Oreretako kirol talde ia guztiek jarri dute markagailua beraien alde asteburuan. Eskubaloain, hiru talde nagusiek lortu dute garaipena, baita futbol aretoan dabiltzan hiru taldeek ere. 3. mailan dabilen Gamon Izadi-Jazz taldea sailkapen taulan lehenengoa da. Oarso saskibaloi taldeak beste horrenbeste egin du. Garaipena lortu dute asteburu honetan jokatu duten bi taldeek eta Emakumeen Senior taldea sailkapen taularen buruan da. Touringeko Ohorezko Mailak ere garaipena eskuratu du etxetik kanpo, emakumeek berriz ez zuten lortu puntuak biltzea.
FUTBOLA
Erregional Ohorezko Maila- Beti Gazte-Touring 0-2
- Amara Berri-Touring 1-0
ESKUBALOIA
Espainiako Lehen Maila- Barakaldo-Ereintza Aguaplast 32-33
- Ereintza Aguaplast-Lau Bide 35-29
- Ereintza Eskubaloia-Avia Eibar 34-19
ARETO FUTBOLA
Bigarren Maila- Gamon Aker-Idiazabal 6-1
- Ostiko-Goierri 10-2
- Gamon Izadi-Zaldibia 6-2
SASKIBALOIA
Emakumeen Senior maila.- Bera Bera-Grupo EME Oiarso 37-58
- Allerru- Grupo EME Oiarso 73-79
- Oiarso B (Atsedenaldia)
