'Berrikuntzarako 24 ordu' lehiaketan saria lortu dute Don Boscoko ikasleek
Laugarren saria eskuratu zuen taldeak, Pix Coup de coeur zehazki, eta elektronikako Don Boscoko bost ikasle Frantziako Estiako unibertsitateko beste bost ikaslerekin batera aritu ziren elkarlanean.
Saria lortu dute Don Boscoko ikasleek pasa den asteburuan Bidarten (Lapurdi) egindako Berrikuntzarako 24 ordu lehiaketan. Laugarren saria eskuratu zuen taldeak, Pix Coup de coeur zehazki, eta elektronikako Don Boscoko bost ikasle Frantziako Estiako unibertsitateko beste bost ikaslerekin batera aritu ziren elkarlanean. Sergio Hurtado, Jon Ander Mateos, Ander Orbegozo, Imanol Hidalgo eta Julen Maeso dira Don Boscoko ikasleak.
Berrikuntza lehiaketak arlo ezberdinetako enpresa, elkarte eta ikasle biltzen ditu, eta helburua sormen eta berrikuntzarako ahalmena sustatzea du enpresa munduko egunerokoari erantzuten dioten arazoei konponbidea aurkitzeko: produktu berriak, komertzializazio bide berriak, kudeaketa modu berriak…
Sormena eta berrikuntza lantzen jarraituko dutela jakinarazi dute Don Boscotik, eta horren harira, Tabakaleran antolatuko den Eginzaleak azoka dutela helburu elektronikako ikasleek orain esan dute. Enable the future proiektuan ekoizten dituzten esku protesikoen zabalkuntzarekin jarraituko dute bertan.