Pilotari oiartzuarrak profesionaletan debutatuko du igandean Madalensoron. Elezkano II.-arekin batera Olaetxea-Aretxabaleta bikotearen kontra ariko da.
Ander Imaz pilotaria
Ander Imaz pilotari oiartzuarrak profesionaletan debutatuko du igande honetan Madalensoro pilotalekuan. Elezkano II.-arekin batera Olaetxea-Aretxabaleta bikotearen kontra ariko da, 17:00etatik aurrera. Partida hori bukatuta, Berasaluze II-Beroiz eta Artola-Albisuren artekoa. Sarrerak salgai daude dagoeneko Amazkar, Miren eta Tokin, eta Oiarperen bulegoan 20 euroan (kantxa) eta 15 euroan (zutik). Egunean bertan erosiz gero 25 euroan (kantxa) eta 20 euroan (zutik)
Komunikabideen dei zaparradak ez du urduritu eta momentuz lasai dagoela dio. Hona hemen ostiraleko HITZAn argitaratuko den Imazi egindako elkarrizketaren aurrerapen bat:
“Batzuk hiru urtez jarraitzen dute eta gero ez dira igotzen, baina ni bi hilabetetan entrenamendu batzuk egin eta igo egin didate”
“Pixkanaka profesionalen mailara ohitzea da nire asmoa. Ahal bada irabazi, baina gehienbat itxura ona eman nahi dut”
“Oiarpetik joateak pena pixka bat emango dit”