Gabonetan trafiko mozketak egingo dituzte
Iztieta pasealekuan aparkatzea baimenduta egongo da bestalde, hilaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1, eta 6an 18:00etatik 22:00etara.
Gabonei begira trafiko mozketak egingo ditu Udaltzaingoak Errenteria-Oreretan hainbat egunetan. Lehenak Santomas egunean izango dira, eta Gabon gauan, urtezahar egunean eta Errege egunean ere mozketak egingo dituzte. Trafiko mozketaren luzapena Maria Lezok Andoni Kortarekin bat egiten duen tokian egingo dela jakinarazi du Udaltzaingoak, eta trafikoa Urbasa kaletik desbideratuko dela Lope Isastirantz.
Iztieta pasealekuan aparkatzea baimenduta egongo da bestalde, hilaren 24, 25, 31 eta urtarrilaren 1, eta 6an 18:00etatik 22:00etara.
Mozketak egunez egun
- Hilak 21, astelehena: Santomas egunaren harira Xenpelar eta Foru Plaza trafikoari itxita egongo da 07:00etatik 22:00etara.
- Hilak 24, osteguna: Erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da 18:00etatik 20:00etara.
- Hilak 31, osteguna: Trafikoa moztuko da 16:00etan San Silbestre lasterketa dela eta. Lasterketa 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00ak arte egongo da moztuta.
- 2016ko urtarrilaren 5ean, asteartea: Errege eguneko kabalgata dela eta 22:00ak arte izango da itxita.
