29 egunez piztuta egon eta gero, larunbatean (hilak 19) ikatza aterako dute Arditurriko txondorretik. Hori baino lehen, hainbat animazio egongo dira,
Txondorraren piztuera
29 egunez piztuta egon eta gero, larunbatean (hilak 19) ikatza aterako dute Arditurriko txondorretik. Hori baino lehen, hainbat animazio egongo dira, hala nola, 17:30ean kalejira abiatuko da Arditurriko aparkalekutik eta 18:00etan hasita Lur Kortak ipuin bidez ikazkinen eta Olentzeroren lanbidean murgilduko ditu partaideak.
Gero Olentzeroren Laguntzaileak menditik jaitsi eta ikatza aterako dute txondorretik. Ikatz hori hilaren 24an Doneztebe plaza igoko dute, Olentzeroren ongietorrira. Hiru tona ikatz aterako dituztela aurreikusi dute.
Horrez gain, txondorrari buruzko bideo-emanaldia eta argazki erakusketa ikusteko aukera izango da 17:30etik 18:00etara.
700 ikasle
Laugarren urtez piztu dute Arditurriko txondorra, ikazkinen lana ezagutzera emateko helburuarekin. Txondorra piztuta egon den egunetan 700 ikasle baino gehiago pasa dira txondorra ikustera.