Dantzagune-Lekuonan 'irregulartasunak' salatu ditu PSE-EE-k
Dantzagune-Lekuonaren proiektuaren idazketa "baldintza oso zehatzekin" 2013an esleitu zela esandu alderdi sozialistak.
Dantzagune-Lekuonan “irregulartasunak” daudela, eta EH Bildu Errenteriako Udalean ordezkaritza duten beste alderdi politikoei, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Gipuzkoako Uraren Agentziari izkutatzen saiatu izana salatu du alderdi sozialistak.
Dantzagune-Lekuonaren proiektuaren idazketa “baldintza oso zehatzekin” 2013an esleitu zela esandu alderdi sozialistak, “Kosta Legeak eragiten dio erikinari eta eraikinean soilik mantenu eta sendotze lanak egin daitezkela dio lege horrek. Ondorioz ezin da handitu ez eremua ezta bolumena ere, eta gainera egungo eraikinaren itxura mantendu behar du. EH Bilduk ordea, izkutuan eta legez kanpo hasierako proiektua aldatu egin du bere interesetara moldatzeko”.
Hasieran aurkeztutako proiektuak Kosta Legea errespetatzen zuela esan du PSE-EEk eta baimena lortu zuela horregatik, “2014. urtean ordea, EH Bildu eta EAJk Dantzagune poriektua moldatzea adostu zuten auditorioa txertatzeko. Hala egitea legezkoa zela eta miloi bat euro baino gutxiagoko gainkostea izango zuela esan zuten”. Ez dela horrela esan salatu dute alderdi sozialistatik, “eraikitako azalera 2,965 metro kuadro izatetik 4.406 metro kuadro izatera pasa da, hau da araudiak baimentzen duenaaren %48a gainditu dute”. Auditoiroa eraikitzeak berriz, 2,4 miloi euroko gainkostua suposatuko duela esan du PSE-EEk, eta horrenbestez, 4.180.000 aurrekontua izatetik 6.599.000 euroko izatera pasa dela.
Zenbaki horiek “eskandalagarriak” direla gaineratu du PSE-EEk eta “irregulartasunak” salaketa judizialari gaineratuko dizkiola esan du amaitzeko.