Halaber, urtean 36.698 KgCO2 isurtzea ekidingo dela esan du udalak.
Beraungo argiteria berrituko du Errenteriako Udalak datozen asteetan, argiztapena hobetu eta energia kontsumoa murrizteko, orain artekoaren hiru laurden gutxiago kontsumituko dute auzoko argiek. Azken hori lortzeko, argiztapen sistema adimenduna jarriko dute auzoan energia jasangarrirako ekintza planaren barruan. 120.565 euroko aurrekontua du proiektuak, Aizkorpe Soop enpresa arduratuko da horniduraz eta Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntzak jasoko ditu udalak: 24.150 eurorekin diruz lagunduko du lehenak, eta 11.056 eurorekin bigarrenak.
Sistema berriarekin aurreztuko duela argi du udalak, “urtean 27.321 kwh (kilowatt orduko) aurreztea aurreikusi da sistema berriarekin, hau da, egungo kontsumoa %75 murriztea”. Halaber, urtean 36.698 KgCO2 isurtzea ekidingo dela esan du udalak.
232 argi aldatuko dituzte Norberto Almandoz, Beraun, eta Jesus Guridi kaleetan eta lanak datorren astean hasiko badituzte ere otsailean amaitzea aurreikusi du udal brigadak.