Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

'Mari Domingiren ihesaldia', ipuin musikatu solidarioa

Emanaldia doakoa izango bada ere diru bilketa egingo dute Bekoerrotan, eta bildutakoa Caritasi emango diote behar gehien duten lezoarren artean banatzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/12/17
DSC_0134Tomas Garbizu Musika Eskolak antolatu duen Gabonetako egirarauaren barruan, Mari Domingiren ihesaldia ipuin musikatua oholtzaratuko dute datorren asteartean (hilak 22) 19:00etan. Musika eskolak berak, Murixka Dantza Taldeak eta Irungo Azahar sevillana dantzariek elkarlanean  egin dute ipuina, eta Xanti Espina musika eskolako zuzendariak azaldu duenez, “originala, entretenigarria eta berritzailea da, eta Bekoerrota Kiroldegira hurbiltzen direnek ongi pasako dute, ziur”. Ipuin musikatua adin guztietako ikusleei zuzendua dagoela esan du Espinak gaur eguerdian egin duten agerraldian, “oholtza gainean 6 urtetik 70 urtera bitarteko protagonistak izango dira”. Musika eskolako talde korala, Sutargi eta talde instrumentala, Murixka Dantza taldeko dantzariak eta Azahar sevillana dantzariak izango dira batera, “150 lagun guztira”. Gabonetako kutsua izango du ipuin musikatuak eta horrekin batera emakumeari protagonismo berezia emango diola gaineratu du Espinak: “Mari Domingi da protagonista eta kondaira errespetatuz, ikuspegi modernoa eman nahi izan diogu. Azken aldian horren modan dagoen Andaluzia eta Euskal Herriaren arteko istorioa da. Mari Domingik Santomas egunean andaluziar bat ezagutu eta Sevillara joango da, hori da ipuin musikatuaren haria”. Bildutako dirua Caritasi Ipuin musikatua solidarioa ere izango da. Izan ere, sarrera doakoa izango bada ere diru bilketa egingo dute bertan, eta bildutako hori guztia Caritasi emango diote ondoren Lezon behar handien dutenen artean banatzeko. Kepa Garbizu alkateak, Espinak berak bezala herritar guztiak animatu ditu bat egin eta lanarekin disfrutatzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.