Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ander Imaz Asegarceko pilotariari elkarrizketa

"Momentuz lasai hartu nahi dut. Bi urteko kontratua egin didate eta pixkanaka profesionalen mailara ohitzea da nire asmoa"

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/12/18
Ander Imaz

Ander Imaz

HITZA Ander Imaz Asegarceko pilotariarekin izan da eta bere debutaren berri eman dio. Profesionaletan debutatuko duzu igande honetan. Nola sentitzen zara? Momentuz nahiko lasai nago. Komunikabideetatik asko deitzen ari zaizkit eta ez nago ohituta, baina behintzat albiste on batengatik da eta pozik nago. Pilotari handiekin kontzentrazio egun bat partekatu duzu. Nolako esperientzia izan da? Olitera joan ginen Asegarceko guztiak. Batzuekin harremana banuen, baina beste asko ezagutzeko aukera izan dut. Pribilegio bat izan da egun bat pilotari handiekin konpartitzea. Orain dela aste batzuk HITZAk egindako elkarrizketan aipatu zenuen gauza asko eman behar zirela profesionaletarako jauzia emateko. Zeintzuk? Laguntza pixka bat behar duzu enpresatik edo zugan fijatzea. Askotan batengan fijatzen dira eta hori igo arte ez dute askorik egiten, baina nire kasuan ez da horrela izan. Batzuk hiru urtez jarraitzen dute eta gero ez dira igotzen, baina ni bi hilabetetan entrenamendu batzuk egin eta igo egin didate. Azkenean ez dakizu zer hartzen duten kontutan: batzuetan txapelketak irabaztea, bestetan ez… Nire kasuan eman da eta oso gustura nago. Zure ustez zer ikusi dute zugan? Agian hobetzeko tartea eduki dezakedala. Batzuk gorputzez eginak daude eta nik ez dut eta kilo gehiago hartuz gero agian hobetu dezaket. Horrelako zerbait ikusiko zidaten, baina ez nago ziur. Zer espero duzu profesionaletatik? Momentuz lasai hartu nahi dut. Bi urteko kontratua egin didate eta pixkanaka profesionalen mailara ohitzea da nire asmoa. Ahal bada irabazi, baina gehienbat itxura ona eman nahi dut, beraiekin entrenatu eta maila horretara egokitu. Badakit erritmoa eta dena desberdina izango dela. Nola aldatuko zaizu pilotari bezala dituzun ohiturak? Bi egunetan Beasainera joan beharko dut goizez Asegarcekoekin lan fisikoa egitera eta beste bi egunetan, Tolosan seguraski, frontoia izango dut. Normalean astean lau egunetan izango dira entrenamenduak. Entrenatzailez ere aldatuko dut, Aitor Mendiarekin egongo naiz orain, eta frontoian Beloki eta hauekin. Oiarpetik joatea pena pixka bat emango dizu ezta? Bai, bai. Entrenamenduren bat ez dudanean azalduko naiz hemendik, baina printzipioz albo batera utzi beharko dut, Asegarcekoen esku nago orain. Oiartzunek eman zuen azkeneko profesionala zure entrenatzailea izan zen, x,. Aholkurik eman al dizu? Pixka bat urduri dago, baina oso pozik ere. Lasai jokatzeko esan dit, askok debutari garrantzia handia ematen diotela, baina azkenean beste partida bat bezala da. Hasi berri bat zara eta marjen gehiago ematen dizute partida txar bat egiteko. Azkenean hori, lasai hartzeko eta nirea ematen badut gerra pixka bat emango dudala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.