Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurren Olentzero eta Mari Domingi hilaren 23an helduko dira

Asteazkenean 17:00etan helduko dira Olentzero eta Mari Domingi Madalen Ermitara menditik abiatuta.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/12/18
Fenandez, Maritxalar eta Barros

Fenandez, Maritxalar eta Barros

Olentzero eta Mari Domingi hilaren 23an, asteazkenarekin helduko dira. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatzen du ekintza, baina ez dabil bakarrik azken urteetan eta Errenteria Musikal eta Errenkoalde ere bidelagun izan ditu Errenteria-Oreretako txikienen ilusioa egi bihurtzeko. Gaur eman dute Olentzero eta Mari Domingiren etorreraren berri topagunearen egoitzan, Xixilio Maritxalar Lau Hazietararen presidente eta Olentzero eta Mari Domingiren lantaldeko kideak, Amaia Fernandez lantalde bereko kideak, eta Cele Barros Errenteria Musikaleko ikasketa buruak. Azkeen urteetan bezala eguerdian hasiko dute egitaraua. Lau haizetararen egoitzaren aurrean Kuadrillategiko gazteek eta begiraleek haurrentzat esku lanak eta jokuak antolatu dituzte. Tailer horien emaitza arratsaldean ikusiko da gainera, herriko Plazan Olentzero eta Mari Domingi hartuko dituen oholtza apaintzeko baliatuko dituzte eta bertaratzen diren haurrek egindako esku lanak. Unerik bereziena 17:00etan izango da. Orduan iritsiko dira gurdi gainean Olentzero eta Mari Domingi Madalena Ermitara gurdi gainean menditik jaitsita. Errenteria Musikaleko ikasleak izango dituzte zain bertan Maritxalarrek azaldu duenez: “Dantzariak, dultzaineroak, trikitilariak eta banda gaztea izango da bertan. Lehen aldiz gainera esku orria prestatu du Errenteria Musikalek gabon kanta batekin, eta Olentzero eta Mari Domingi iritsitakoan abestuko dute bertan biltzen diren guztiek”. Ohiko ibilbidea egingo dute ondoren Mari Domingik eta ikazkinak. Madalen kaletik barrena Foru plazara helduko dira, eta xenpelar kalea igarota Biteri Txikitik barrena Zumardira eta Herriko Plazara iritsiko dira. Bertan izango da oholtza haien zain, eta baita hamarnaka eta hamarnaka haur euren gutuna Mari Domingi eta Olentzerori emateko zain. 18:00ak inguruan izango da hori dantzariek aurreskua dantzatu eta gazte bandak jo ondoren. Azken urteetako erantzunbera izatea espero dute Lau Hazietarako kideek, “500-700 haur artean izaten dira oholtzara igo zain Olentzero eta Mari Domingiri gutuna emateko”. Urtetik urtera handitzen joan den kopurua da hori, izan ere, lehen urtean 125 haur izan ziren. Gaztain erreak ere eskainiko dituzte aurten, azkeen urteetako ohiturari jarraituta. Elkarlanaren garrantzia Barrosek elkarlanaren garrantzia nabarmendu du bere aldetik. “Zortzi urte daramagu elkarlanean Lau Hazietararekin, gure eskolako dantzariak, trikitilariak, albokariak… izan dira ospakizun honetan. Iaz  erabat txertatzea euskaltzaleon topaguneak antolatzen duen festarekin erabaki genuen, eta balorazioa ezin hobea izan da”. Guztira Errenteria Musikaleko 100 ikasle izango dira egun horretan dantzan, musika jotzen eta ekintza osatzen. Berrikuntza ere izango du gainera aurten Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak. Madalenen harira udaletxearen eraikinean Xanti eta Maddalenentzat jarritako etxea, Olentzerok eta Mari Domingik hartuko baitute bihartik. “Ideia ona iruditu zitzaigun hura baliatzea eta hala proposatu genion udalari. Iaz ezinezkoa izan zen, baina aurten dantzan irtengo dira Mari Domingi eta Olentzero”. Bihar dantzatuko dira estrainekoz eta egunero errepikatuko dute goiz eta arratsaldez, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Xenpelar tailerretan egin dituzte udal langileak gaur bertan jartzen ari ziren Olentzero eta Mari Domingiren figurak. Parekidetasuna eta euskara aldarri Mari Domingik protagonismo osoa duela gaur egun ekintzan zehaztu du bestalde Maritxalarrek, “hori izan zen gure asmoa hasieratik eta urtetik urtera eurratsak egin dira parekidetasunaren alde. Gaur egun haurrek ez dute bereizketarik egiten, eta berdin berdin ematen diote gutuna Olentzerori edo Mari Domingiri. Horren harira egin genuen apustua, parekidetasunaren aldekoa berretsi nahi dugu”. Euskarak izandu ere presentzia euskaltzaleon topaguneak egindako agerraldian, eta Olentzero eta Mari Domingi lantaldeko bi kideek bi pertsonaje arras ezagunen mezua helarazi nahi izan dute: “Gurasoei euskarazko produktuak oparitzeko eskatu nahi diegu, jokuak izan, liburuak izan… euskararen aldeko apustua egin dezaten eskatzen diegu”. Olentzero eta Mari Domingi erreferente bihurtu diren zalantzarik ez dute Maritxalarrek eta Fernandezek, eta herritar guztiak animatu dituzte asteazkenerako antolatu duten ekintzan parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.