En la lona taldeak Sialuk hartz txikiaren bidaia lana taularatuko du udaletxeko areto nagusian, igandean.
‘Sialuk hartz txikiaren bidaia’
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak antolatuta, urteko azken antzerki emanaldia izango da igandean, oraingo honetan haurrei zuzendua. En la lona taldeak
Sialuk hartz txikiaren bidaia lana taularatuko du udaletxeko areto nagusian, 18:00etatik aurrera. Sarrerak bertan egongo dira salgai igandean bertan; haurren sarreren prezioa 3 eurokoa da eta helduena 5 eurokoa.
Sialukek bidaia bat egingo du eta laguntasunaz, adopzioaz zein emozioaz hitz egingo du.