
Beñat Gaztelumendi txapela jasotzen
Gipuzkoako bigarren bertsolari onena da Alaia Martin. Atzo, herrialdeko finalean, bikain aritu zen oiartzuarra, teknikoki oso ondo eta arimarekin bertsotan. Finalaren buruz burukora iritsi zen, baina Beñat Gaztelumendirekin ezin. Bederatzi puntu bakarrik egon ziren bi bertsolari gazteen artean, 1.012 993ren kontra.
Arkaitz Oiartzabal ere ondo aritu zen Illunbeko azken saioan 8.000 ikusleren aurrean. Berria zen final handi batean, eta atzokoarekin aurrerantzean bertsolari bezala handitzen jarraitzeko tresna eta esperientzia izango ditu.