
Haurrak, Gure Zumardian abesten
Atzo, larunbata, egin zuten Antxon San Tomas jaia. Herriko elkarteek antolatutako jaian dena izan zen biribil, eguralditik hasita, herritarren parte hartzera. Esaterako, Gure Zumardian jarri zituzten postuetan nahiz bertan jarrita zegoen tabernan (txistorra pintxoka, taloak eta edariak saldu zituzten) aspaldiko jende kopuru handiena bildu zen.
Horregatik guztiatik, antolatzaileek HITZAri esan diote oso arrakastatsua izan dela aurtengo txerriaren festa, “dena ondo atera da. Sekulako jendetza bildu da herrian, eta giroa paregabea izan da. Hori zen nahi genuena hain justu”.
Ondoko argazki galerian egon zen giroa ikus daiteke, irudi bidez.