Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errauste planta bertan behera uzteko eskatu du plenoak

Errauste planta bertan behera uzteko eskatu du plenoak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2015/12/21
PlenoaErrenteriako Udalbatzak ohiko osoko bilkura egin zuen ostiralean. Gai ordena luzea ez bazen ere, luze jo zuen plenoak.  Orereta-Errenteria Bizirik, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeen mozioa aztertu zuten bertan, eta alderdi politikoen interbentzio luzeak ekarri zituen. EAJko zinegotzi Manu Francok gogor kritikatu zuen talde ekologistek aurkeztu zuten mozioa, “eskasa” zela esan zuen eta “akats ugari” zituela emandako datuetan. Bere interbentzioen harira errespetua eskatu zionik ere izan zen. Europa iparraldeko herrialde garatuenek errauste planten aldeko hautua egina dutela gaineratu zuen alderdi jeltzaleko ordezkariak, eta “hori dela bidea” gaineratu zuen. Errenteria Irabazizeko Jose Cruz Legorburuk herritarrek hondakinen bilketa sistemaren gainean kezka azaldu izan dietela kalean esan zuen, “bai galdetu izan digute atez atekoa edo bosgarren edukiontzia jarriko zen udalerrian, baina inorrek ez digu inoiz galdetu errauste planta noizko. Gai hori baztertuta zegoela uste zuen jendeak, kajoi batean itxita, eta berriz hemen dugu”. 2009.urtean errauste planta Landarbason jarri nahi zutenean Errenteriako Udalak aho batez erabaki haren kontra egin zuela ekarri zuen gogora bestalde, Legorburuk, “badirudi etxean ez dugula nahi, baino etxetik kanpo berdin zaigula, Lasarten gertatu den bezala”. PSE-EEko bozeramaileak errauste plantaren alde egin zuen alderdi jeltzaleak bezala, eta talde ekologistek aurkeztutako mozioaren kontra egingo zuela alderdi sozialistak esan zuen Rodriguezek. Txosten luzea irakurri zuen ondoren, eta Europako hainbat herrialdeetako esperientzietara jo zuen errauste plantaren aldeko hautua egiteko. Mozioa, aurrera EH Bilduko Bernar Lemosek koalizioak beti ezezkoa eman diola errauste planatari esan zuen, eta eztabaidaren atzean bi modeloren arteko talka dagoela gaineratu zuen. Kutxatzea ez dela eskubidea eta “nire etxean ez, baina beste leku batean bai” ez duela balio ere esan zuen Lemosek. EH Bilduren hitzetan, “murrizketa, bereizketa eta birziklatzea” dira bidea. Talde ekologisten mozioak aurrea egin zuen azkenik, Errenteria Irabaziz eta EH Bilduren aldeko botoekin. PSE-EE eta EAJ mozioaren kontra azaldu ziren. Mozioaren onarpenarekin hondakinen errausketaren kontra dagoela adierazi du Errenteriako Udalak, eta horrenbestez, Zubietan egin nahi duten errauste plantaren aurkako jarrera argia agertu du. Gipuzkoako Foru Aldundiari, Gipuzkoako Hondakin Partzuergoari eta mankomunitateari errauste plantaren proiektua bertan behera utzita, gaikako bilketan eta hondakinen kudeaketan beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatuko die halaber  “zero zaborreko ekonomia zirkularreko eredu baterantz aurrera egiteko”. Hondakinen kudeaketa egokirako beharrezkoak diren konpostatze planta eta inerteen hondakindegiak eraikitzeko kokapen egokienak  aztertzeko ere eskatuko dio udalak foru aldundiari. Azkenik gardentasuna eta elkartasuna sustatzeko, aurreko eskaerarekin lotutako emaitza teknikoak ezagutzera eman eta dagokien udalekin elkarrizketa eta negoziazio prozesua zabaltzekoe skatuko dio aldundiari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.