Larunbatean jokatuko du euskal selekzioak Kataluniaren kontra Bartzelonan.
Euskal selekzioaren artxiboko irudia. Argazkia: Ortzi Omeñaka
Oiartzun KEko emakumeen taldeko hiru jokalari deitu ditu euskal federazioak Kataluniaren kontrako partidarako: Estibaliz Bajo, Ane Mugarza eta Itxaso Nabaskues. 18 jokalariko deialdian gehienak Athleticeko jokalariak (sei) eta Realekoak (bost) dira.
Emakumeen Euskal Selekzioak larunbatean jokatuko du Bartzelonako Miniestadio zelaian, 18:45ean hasita, Kataluniaren kontra.