Foru plazan txapela jaurtiketa lehiaketa egingo dute 17:00etan.
Herri kirolen erakustaldia egiten ari dira une honetan Agirre Lehendakariaren plazan San Tomas batzordeak antolatuta. Hurrengo hitzordua berriz, Foru plazan izango da, bertan egingo dute-eta txapela jaurtiketa lehiaketa.
Bien bitartean zabalik dira jan eta edatekoen postuak eta baita artisauenak ere. 18:00etan Amulleta danbor kofradia herrian zehar ibiliko da eta ordu erdi beranduago jauziak egingo dituzte zumardian. 20:30ean azoka amaitzeko sari banaketa egingo dute zumardian bertan. Orduan jakinaraziko dute txerriaren pisuaren porraren emaitza, jantzi ederrena eta postuetako txistorra xamurrena zaien izan den.