Presoak lantokian nahi dituela esateko giza katea egingo du LAB-ek
12:00etan abiatuko da giza katea udaletxe paretik.
Presoak lantokira lemapean elkarretaratzea egingo du bihar LAB sindikatuak. Hileroko azken ostiralarekin egiten dute protesta hori eta Gabon jaiak direla eta aurreratu egin dute hilabete honetakoa. 12:00etan abiatuko dira bihar udaletxetik, eta giza kateak herriko kaleak zeharkatuko ditu, “harriak mugitu nahian”.