Bederatzi bertsolari ariko dira Etxerat-ek urtero antolatzen duen bertso saioan; ohi bezala, Elorsoro kiroldegian izango da.
Bertso saioa iragartzen duen karteleko argazkia (Dixidu)
Etxerat-ek Oiartzunen antolatzen duen urteroko bertso saioak badu data, urtarrilaren 3an izango da, Elorsoro kiroldegian. 17:30etik aurrera puntako bertsolariak igoko dira oholtza gainera: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Jon Maia, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Iker Zuberldia eta Onintza Enbeita; gai jartzaile lanetan Unai Elizasu ariko da.
Sarrerak hainbat tokitan daude salgai: Oiartzunen, Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian, Elorsoro kiroldegian, Intxixu erretegian eta Tolare jatetxean. Errenteria-Oreretan, Landare eta Arkaitza tabernetan. Lezon, Tiñelu elkartean. Irunen, Hazia elkartean. Donostian, Alde Zaharra Herrikoan eta Hontza liburudendan. Lesakan, Arrano elkartean. Hernanin, Garin eta Aralar tabernetan. Astigarragan, Zipotza tabernan. Tolosan, Raku tabernan. Eta Ziburun, Tana ostatuan.