Bi final irabazi dituzte oiartzuarrek Baztango 34. Eskuz Binakako Txapelketan
Oiarpeko Jon Iñarra eta Ekaitz Salaberria, garaikurrekin
Joan den asteburuan jokatu ziren Nafarroako Baztanen bertako 34. Eskuz Binakako Txapelketako finalak. Gazteen mailako lehiak izan ziren. Bertan, besteak beste, Oiartzungo Oiarpeko pilotariak izan ziren, emaitza bikainak lortuz. Iruritan eta Elizondon jokatu ziren partida horiek.
Esaterako, Haurren Mailako B kategorian, Mikel Aranburuk eta Gexan Albisuk 18-12 irabazi zieten Paz Zigandako ordezkariei finalean. Kadete B Mailan, berriz, Ekaitz Salaberria eta Jon Iñarrak 18-12 gainditu zuten Añorgako bikotea. Eta azkenik, Haurren A Mailan, Ekaitz Seinek eta Josu Aburuzak ezin izan zuten finala irabazi Zizurko bikotearen kontra.
Zorionak, hortaz, Oiartzungo pilotari gazteei.