Miren Amuriza
Hilaren 30ean, Lau Haizetarak eta Xenpelar Bertso Eskolak antolatuta aurtengo Bertso Jaia egingo dute Errenteria-Oreretan. Goi mailako sei bertsolarik bat egingo dute Niessen Kulturguneko oholtzan: Haritz Casabal, Maider Arregi, Miren Amuriza, Maialen Akizu, Arkaitz Oiartzabal
Xamoa eta Manex Mujika. 18:00etan hasiko da saioa, eta gaiak jartzen Xenpelar Bertso Eskolako kideak ariko dira.
Bertso saioa bakarrik ez. Hilaren 30eko arratsaldea baliatuko dute XXVII. Zapirain Anaiak nahiz XVII. Ibon Zabala bertso paper lehiaketen sariak emateko.
Sarreren prezioa hiru eurokoa da, eta 16 urtetik beherakoek doan dute sarrera. Horiek ohiko tokietan lor daitezke.