Lau Haizetararen Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera izan da gaur, ehunka herritarren ilusioa piztuz.
Mari Domingi eta Olentzero
Gaur, hilaren 23, iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi Oarsoaldera, Errenteria-Oreretara zehazki. Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako etorrera izan da, Errenteria Musikal eta Errenkoalderen laguntzarekin. Ehunka haurren ilusioa piztu du.
Madalenaren ermitatik abiatu da Olentzero eta Mari Domingiren segizioa. Herriari bira eman ondoren, Herriko Plazan jaso dituzte haurren gutunak. Aurretik, Gabonetako bi pertsonaia ezagunen zain ehunka herritar zeuden bertan zain, ilara luzean.
Honakoak jardueraren hainbat irudi dira.