Naroa Agirre Arozamena urnietarrak Inposaketa lanarekin irabazi zuen XVII. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketaren lehen saria

Ane Labaka Mayozek irabazi du XXVII. Zapirain anaiak saria
Lasarte Oriara joan da XXVII. Zapirain Anaiak Saria, Ane Labaka Mayozen eskutik. Berea izan zen epaimahaikideen iritziz bertsopaper lehiaketara aurkeztutako lanik biribilena, eta azkenean
Beranduegi, lasartearraren lanak lortu zuen lehen saria. 700 euro eta oroigarria jaso ditu, horrenbestez, lasartearrak epaimahaia osatu duten Manex Mujika, Iker Goñi eta Itziar Etxegiak lanik onena berea zela erabakita.
Aitor Albistur Pulido errenteriarrak eskuratu zuen bigarren saria joan den abenduaren 30ean egindako sari banaketa ekitaldian.
Herentzia lana aurkeztu zuen Albisturrek lehiaketara. 400 euro jaso ditu errenteriarrak bertso sortari esker.
Zapirain Anaiak sariketara baldintzak betetzen zituzten 16 bertso sorta aurkeztu zituztela jakinarazi dute Xenpelar Bertso Eskolako kideek.
Horiekin batera, XVII. Ibon Zabala Sariko irabazleek ere jaso zuten saria ekitaldi berean. Naroa Agirre Arozamena urnietarrak
Inposaketa lanarekin irabazi zuen lehen saria. 250 euro eta oroigarria eskuratu zituen urnietarrak. Aner Peritz Manterola zarauztarrak irabazi zuen bigarren saria,
Zarautz bertso sortarekin. Azken horrek 150 euroko saria jaso zuen. Ibon Zabalaren omenezko sarirako aurkeztutako lanak zazpi izan dira.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen barruan dagoen Errenteria-Oreretako Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen ditu bi bertsopaper lehiaketak.