PSE-EEk eta Gazte Sozialistek elkartasun ekintzak antolatzen jarraituko dutela jakinarazi du Jose Angel Rodriguezek alderdi sozialisteko bozeramaileak.

Jasotako jostailuak
Irri bat opari kanpaina amaituta, balorazio baikorra egin du PSE-EEk eta eskerrak eman dizkie Herriko Etxera opari berriak eraman dituztenei, zein San Tomas egunean jarri zuten elkartasun txosnan kontsumitu zutenei. Jasotako jostailuak eta bildutako dirua Errenteriako
Gurutze Gorriari eman dizkio PSE-EEk, “behar handiena duten herritarren artean bana dezan”.
PSE-EEk eta Gazte Sozialistek elkartasun ekintzak antolatzen jarraituko dutela jakinarazi du Jose Angel Rodriguezek alderdi sozialisteko bozeramaileak eta eskerrak ematearekinbatera, antolatzen dituzten ekintza horietan parte hartzen jarraitzeko eskatu die herritarrei.