Merkealdirako euskarazko materiala doan banatuko dute
Neguko merkealdirako behar duten materiala errazten diete merkatariei oiartzunen
Merkealdia martxan da, eta Oiartzunen, udalak eta Ttu-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen hitzarmenari esker, merkatariek doan lor dezakete euskarazko materiala.
Merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzea da asmoa, eta horretarako merkealdien atarian ez ezik, urte osoan hainbat zerbitzu eskaintzen ditu udalak.
Zehazki hauxe da banatzen duten materiala:
- ‘Merkealdia’ idatzita duten tirak.
- ‘Eskaintzak’ idatzita duten kartelak.
- Lehen/orain txartelak (prezio zaharra eta berria adierazteko).
- Ehunekoen txartelak: %50; %30,…
- Jendaurrean jartzeko edozein ohar itzultzen dute.
- Baleak egiteko talonarioak.
- Fakturak, albaranak, ordainagiriak… egiteko talonarioak.
