Ikuskizunerako sarrerak hilaren 16an salduko dituzte Elorsoron, 17:00etatik 19:00etara.

Porrotx, aurreko ikuskizun batean
Urtero bezala, Oiartzunen emanaldia egingo dute Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, Ugaldetxo Kultur Taldeak antolatua. Aurten, hilaren 24an da ikuskizuna, 17:00etan hasiko da, eta Elorsoro kiroldegiak jasoko du. Amalur azken sorkuntza aurkeztuko dute pailazoek.
1.500 sarrera jarriko dituzte salgai aldez aurretik. Horiek, hilaren 16an (larunbata) Elorsoron erosi behar dira 17:00etatik 19:00etara, txartelen salmentarako leihatilan. Bertan, pertsona bakoitzak gehienez 8 sarrera erosteko aukera izango du. Haurren sarrerek 5 euro balio dute (2 urtetik gorakoentzat), eta helduenek 8.
Antolatzaileek nabarmendu dute ikuskizunean haurrek dutela lehentasun, hortaz, bi gurasoak joan ordez haurrekin, bakarra joatea aholkatu dute.