Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago, eta interesdunek hilaren 22a baino lehen Udaletxeko Euskara Departamendura jo beharko dute.
Une honetan langabeen bina talderekin ari dira herriko bi esukaltegietan. Irudian Xenpelar AEK ikasle eta irakasleak
Doako euskara ikastaro trinkoak antolatu ditu udalak langabeei begira, Xenpelar AEK Euskaltegiarekin eta Udal Euskaltegiarekin elkarlanean. Ikastaroan izena emateko epea zabalik dago, eta interesdunek hilaren 22a baino lehen Udaletxeko Euskara Departamendura jo beharko dute. Izena emateko, Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria (Dardea) aurkeztu beharko dute izena emateko garaian, eta halaber, %85eko asistentzia bermatu beharko dute.
Aurreko ikasturtean aritu diren ikasle zein irakasleek balorazio “bikaina” egin dutela esperientziaz esan du udalak.