Aiastuiri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan. 19.30ean egin dute deialdia Herriko plazan.
Aiastui ezkerretik bigarrena. Argazkia: Berria
Ezker abertzaleko 27 kide deitu ditu deklaratzera Espainiako Auzitegi Nazionalak. Horietatik 22k gaur eta bihar deklaratuko dute. Gaur deklaratu dutenen artean Sortuko Antolakuntza idazkaria den Idoia Aiastui oreretarra dago. 2007ko urrian Seguran egindako polizia operazioarekin lotuta dago ikerketa, eta “talde terrorista bati laguntzea, kapitala zuritzea, eta ondasunak ostentzea” egotzi diete ezker abertzaleko 27 kide horiei.
Aiastuiri elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretan. 19.30ean egin dute deialdia Herriko plazan.