Lezoko udal tasetan hobariak eska daitezke
Hobariak honako honako udal zerbitzuetarako eska daitezke: ura, estolderia, zaborra, udalekuak, ludoteka, musika eskola eta kiroldegia.
- Familian kide bakarra denak ezin du urteko diru sarrera 9.072 euro baino gehiagokoa izan.
- Bi kideko familien urteko diru sarrerak ezin du 11.345 euro baino gehiagokoa izan.
- Hiru kideko familien kasuan, urteko diru sarrerek ezin dute gainditu 12.700 euroko kopurua.
- Lau kideko familiek, gehienez, 13.608 euroko diru sarrera izan behar dute hobariez baliatzeko.
- Kideen zenbatekoa erabakitzerakoan, Lezoko Biztanleen Udal Erroldaren azken eguneratzean ageri den informazioa hartuko da kontuan.
- Eskaerak urteko edozein momentutan egiteko aukera izango da, jarraian zehazten den dokumentazioarekin: bizikidetasun ziurtagiria; gizarteratzeko, diru sarrerak bermatzeko errenta edo Gizarte Larrialdietako Laguntza jasotzen duenaren agiria; soldata, pentsio, alokairuak edo beste edozein kontzeptuagatik nolabaiteko kobrantzarik jasotzen duten famili unitateko kide guztien sarreren egiaztagiria; familia ugariaren agiria; Lezoko Udaleko ordainketak eginak egotea.
- Nolanahi ere, salbuespena edo hobaria emango balitz, eskatu den ekitaldirako bakarrik dela ulertzen da.
- Salbuespen edo hobariak ez dute izango metatze-izaerarik.
- Eskatzailearen egoera ekonomikoan aldaketaren bat egonez gero, udalari jakinarazi beharko zaio 30 eguneko epean. Aldaketaren berri eman ezean, ordura arte jasotako diru-kopurua itzuli beharko du.