1980eko urtarrilaren 16an hil zuten, tiroz, bere etxearen atarian. 12:00etan ekitaldia egingo dute, Saldise plazan.
Aurreko urte bateko ekitaldi bat
Karlos Saldise (1947-1980) oroituko dute igandean Lezon. Herriko ezker abertzaleak antolatutako ekitaldia egingo dute Donibanen jaio eta Lezon bizi izan zen kidea gogoratzeko, 12:00etan hasita.
Amnistiaren Aldeko Batzordeetako militante, 1980ko urtarrilaren 16an hil zuten tiroz. Bi erakunde ultraeskuindarrek, Batallon Vasco Español eta Grupos Armados Españoles, hartu zuten Karlosen hilketaren ardura
Egin eta
El Diario Vasco egunkarietara hurrenez hurren bidalitako oharretan. Aurretik, lan egiten zuen altzari dendan hainbat mehatxu jaso zituen Saldisek.
Hilketaren gaineko ikerketarik ez zen egin.