Interesdunek hilaren 22a arte izango dute izena emateko aukera. Udaletxeko erregistroan eskaera egin beharko dute, horretarako.
Inauterietako tabernen arteko mozorro lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da, eta interesdunek hilaren 22a arte izango dute izena emateko aukera. Udaletxeko erregistroan eskaera egin beharko dute, horretarako. Tabernek herri galdeketaren emaitza errespetatu beharko dute, eta filmak hartu beharko dituzte ardatz mozorrotzeko garaian.
Lehiaketaren oinarriak ere zehaztu ditu Ion Collar Kultura zinegotziak, eta lpkalak mozorrotuta izan beharko dutela otsailaren 4an arratsaldeko 19:00etarako esan du. Arte ederretan aditu den talde batek aukeratuko du taberna irabazlea. Sari gisa 2017. urtean taberna mozorrotzeko materiala erosteko 700 euro jasoko ditu irabazleak. Bigarren saria ere banatuko dute, herri bozketaren bidez erabakiko dena. Kasu horretan 300 euroko saria jasoko du irabazleak hurrengo urteko inauterietan taberna mozorrotzeko materiala erosteko.
Bzozkatu nahi duten herritarrek
Herri Bizia webgunean sortuko duten atal berezian egin ahalko dute otsailaren 4tik 9a bitartean.