Jose Antonio Novori lekukoa hartuta, Migel Alkaraz izango da aurrerantzean Donibaneko erretiratuen presidente berria. Saltsa guztietako perrexila, Alkarazek ardurak izan ditu orain baino lehen erretiratuen elkartean, eta orain lehendakaritza egokitu zaio. Zuzendariorde, Joserra Sistiaga ‘Kaxero’ izango da, Esther Sein diruzaina, eta idazkaria Emilio Fernandez.
Josetxo Sistiaga zergaria izango da aurrerantzean, eta Josu Miren Madinabeitiak hartuko du logistikaren ardura. Azkenik, Rosa Maria Ollokiegi, eta Libe Garbizu jarduera taldeekin harremana bideratzeaz arduratuko dira.