Otarrea, garaiko barazkiekin
Behemendik eta Pasaiako Udalak antolatuta bihar baserriko produktuen feria izango da Trintxerpen, 09:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ardi eta behi gazta, ahuntz gazta ekologikoa, txerri haragia eta txerrikiak, baserriko ogia eta pastak, antzinako Euskal Herriko gaztak, barazki ekologikoak, esnekiak, eztia, loreekin egindako krema eta ukendu naturalak erosi ahal izango dira, besteak beste. Guztira, 144 metro koadroko erakusketa izango da Euskadi Etorbidekoa.
Landa Garapenerako elkartea da Behemendi, eta 2002. urtez geroztik antolatzen ditu baserritar produktuen feriak, lehen sektoreak bizi duen beherakadari aurre egiteko, eta erosleen ohituretan eragin asmoz.
Baserriko produktuen salmenta sustatuz, baserritar profesionalei beren ekoizpenak saltzen laguntzen diete, eta bide batez, inguruko dendariei bertako produktuak gerturatzen dizkiete, produktuak gustukoak izanez gero, zuzeneko harremana erraztuz.