Ibilaldi nordikoak antolatu dituzte Errenteriako Udalak Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailaren babesarekin 65 urtetik gorakoentzat. Doako jarduera da eta lau talde antolatu dituzte, astelehen eta asteazkenetan Galtzarabordako kiroldegitik aterako dira, eta astearte eta ostegunetan Fanderiako igerilekutik 10:30ean.
Jarduera begirale batek gidatuko du, eta hasi aurretik azalduko du bastoiak erabiltzeko teknika. Doakoa bada ere, beharrezkoa da aurretik izena ematea eta horretarako, Galtzarabordako kiroldegiaren harreran eman beharko dute izena interesdunek edo Fanderiako igerilekuaren harreran.
Arropa erosoa eramatea aholkatu diete parte hartzaileei. Ibilaldi nordikoa egiteko bastoiak antolatzaileek banatuko dituzte.