Bost ildo nagusitan banatu dituztela auzoa hobetzeko proposamenak jakinarazi dute udaletik
Atzoko bileran 30 lagun elkartu ziren. Julen Mendoza alkatea izan zen bertan.
Iazko uztailean abiatutako Iztieta-Ondartxoko parte hartze prozesuaren ondorioak aurkeztu zituzten atzo. Prozesuan zehar egindakoak azaltzeaz gain, auzo elkarteak, auzokideek, merkatariek zein norbanakoek auzoa hobetzeko proposatutakoak azaldu zituzten deitutako bilera irekian.
Horrenbestez, bost ildo nagusitan banatu dituztela auzoa hobetzeko proposamenak jakinarazi dute udaletik: “Identifikatutako hutsuneei erantzuteko egun aktiboa bultzatzea, espazio publikoan esku hartzea, lokal hutsen egoera aztertzea, hiltegiaren erabileraren eta inguruaren gainean hausnartzea, eta Altzate inguruan (Campsa) zer egin aztertzea dira ildo horiek”.
Hogeita harmar lagun bildu ziren ondorioen aurkezpen bileran eta parte hartze prozesuan zehar, berriz, 434 bizilagunek hartu dute parte. Julen Mendoza alkatea ere izan zen aurkezpenean, eta parte hartu dutenei eskerrak ematearekin batera, Iztieta-Ondartxo auzoaren erronketako bat komunitatea sortzea dela esan zuen, “auzotarrak bertako behar sozialei erantzuteko gai izatea antolaketaren bidez”. Auzoak duen aniztasuna parobetxatu beharra dagoela ere esan zuen Mendozak, “sare antolatua eraikita Iztieta-Ondartxo auzo eredu bilaka daiteke”.
Kultur aniztasuneko sailak antolatuta Hiridunak estudioak gidatu du ekintza plana. Parte hartze prozesuak emandakoa gainera, bideo batean jaso dute, eta laster zabalduko dutela jakinarazi dute.