Azken bi urteetan antolatutako batukadaren arrakastak eraman du euskara, parekidetasuna, eta asialdi hezitzailea sustatzea helburu dituen taldea ekintza berria antolatzera.
Inauterietan egindako batukada
Oarsoirriakek herriak sortu eta biziko duen aisialdiaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta horren harira, Txarangada antolatu nahi du Inauteriei begira. Azken bi urteetan antolatutako batukadaren arrakastak eraman du euskara, parekidetasuna, eta asialdi hezitzailea sustatzea helburu dituen taldea ekintza berria antolatzera.
Otsailaren 6an, larunbatarekin irtengo dira herriko kaleak kolorez eta doinuz betetzera 12:00etan abiatuta, baina aurretik entsegua antolatu dute. Hilaren 24an elkartuko dira Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan 17:00etatik 19:00etara. Entsegua aurretik instrumentuak landu beharko dituzte etxean Txarangadan parte hartu nahi dutenek. Horretarako
instrumentuak egiteko argibideak bildu dituzte. Turutek, tronpetek, platilloak eta danborrek osatuko dute txaranga koleretsu eta alai hori eta hiru kanta joko dituzte: Behera behera, Lesakako inauteriak eta Errenteriako madalenetako diana.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Oarsoirriakek horretarako prestatu duen
galdetegiaren bidez.