UECC enpresa norvegiarraren 'Autostar' ontziak Southampton portu ingelesan ontziratutako aurreneko 92 autoak porturatu zituen atzo
Honda markarekin lanean hasi da UECC Pasaiako portuan. Lehen autoak, -92–, atzo porturatu zituzten, Ingalaterratik ekarriak. Aurten Honda markako 2.000 auto mugituko dituztela espero du Portuak, eta albistea garrantzitsutzat jo dute, Honda bertan porturatuta, “Frantzia hegoaldeko automozio merkatura iristeko sarbidea bilakatzen delako Pasaia”.
Automobilen trafikoak emaitza onak izan ditu iaz Pasaiako Portuan. 2015ean 225.000 auto mugitu ditu Pasaiako Portuak, eta datozen urteetarako espektatibak baikorrak dira.