'2016 bidea' egitasmoan hartuko dute parte Errenteria-Oreretak, Oiartzunek eta Pasaiak
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak 2016 Bidea egitasmoa jarriko du martxan eta, eta bide horrek Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Pasaia zeharkatuko ditu.
Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuak 2016 Bidea egitasmoa jarriko du martxan eta, eta bide horrek Errenteria-Orereta, Oiartzun eta Pasaia zeharkatuko ditu. Euskal Herria 32 etapatan zeharkatuko duen ibilbidea da 2016 bidea egitasmoa eta horren harira sortuko den programazio artistiko kulturala diseinatu eta gauzatzeko bilera egingo dute gaur 2016 Gunean.
Bertan izango dira Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako ordezkariak, beste udalerri batzuetakoetako ordezkariekin batera, proiektuaren nondik norakoak ezagutu eta eta bertan parte nola hartu jakiteko.
Martxoan jarriko dute egitasmoia abian, eta urria bitartean naturaz eta kulturaz gozatzeko aukera izango dutela ibiltariek esan dute antolatzaileek.
