Donibane eta Hibaika azkarrenak, bateletan, Senior Mailan
105 batel ari dira parte hartzen aurten Gipuzkoako Batel txapelketan; datorren asteburuan, Donibane Lohizunen (15:00) eta Pasaian (10:00) dira estropadak.
Pasaiako uretan jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Batel ligako 1.jardunaldia, erlojupeko estropadan. Mutilen Senior Mailan Pasai Donibanek irabazi zuen estropada , eta Hibaikak emakumetan.
Hibaikak, horrez gain, neskatan, Haurrak eta Etorkizun Mailan irabazi du, eta Orio, Haurrak eta Kadete Mailan mutiletan; Getaria Gazteen Mailan mutiletan eta Tolosaldea nesketan.
Datorren asteburuan, larunbatean, Donibane Lohizunen (15:00) da estropadan eta Pasaian (10:00) igandean.
Sailkapena
