Euskal rocka ardatza duen filmarekin hasiko da jaialdia udalerrian, Kampsa: 20 años de sueños y escombros Dani Lopezen dokumentalarekin.

Marcos Garcia Vinyland filmaren zuzendaria
Euskal rocka eta zinema uztartzen dituen Euskal Rock & Film jaialdia hasiko da ostegunean Errenteria-Oreretan, Eresbilek Musikaren Euskal artxiboak, musika bulegoaren babesarekin eta Errenteriako Udalaren, Oarso Musikaren eta Xera Gastrotekaren laguntzarekin antolatuta.
Euskal rocka ardatza duen filmarekin hasiko da jaialdia udalerrian,
Kampsa: 20 años de sueños y escombros Dani Lopezen dokumentalarekin. Beste bi ere emango dituzte jaialdiaren barruan:
Emarock proiektuaren dokumentala, hilaren 26an, eta
Vinyland hilaren 28an
. Proiekzio guztiak Niessen zinematan izango dira 19:30ean hasita eta 3 euroren truke.
Hilaren 28an, proiekzioaren aurretik Petti musikari beratarrak hiru pieza akustikoz osatutako emanaldia eskainiko du. Egun horretan bertan, dokumentalaren osagarri gisa DJ saioa antolatu dute Xera gastrotekan.
Pop-rock taldeen gida
Jaialdiaren barruan kokatuta Emarock erakusketa bisita daiteke gainera, gaurtik aurrera. Emakume musikarien inguruan lan egiten duen proiektua da Emarock. Helburua berriz, emakume musikariak agerian jartzea da neska gazteengan erreferenteak sortu eta musikara hurbiltzeko.
60. hamarkadatik gaur egunera arte Errenteria-Oreretan sortutako pop-rock taldeen informazioa biltzen duen
gida ere osatu du bestalde Eresbilek. Gida horretan, diskoren bat argitaratu duten 66 talderi buruzko fitxa agertzen da, biografia txiki bat, argazki bat eta taldearen diskografia. Katalogoa ez dela itxia azaldu dute arduradunek, eta horren harira, herritarren ekarpenak jasotzeko prest daudela gaineratu dute.