Jai batzordea osatzeko bilera egingo dute ostiralean
Aurtengo Madalen Jaiak antolatzeko jai batzordea osatu nahi dute, eta horren harira, bilera deitu du ostiralean udalak. Merkatuzarren izango da bilera hilaren 22an, ostirala, 19:00etan. Errenteria-Oreretako elkarte, eragile zein intersa duen norbanako oro deitu dute bileran parte hartzera.
