Lantzeko inauteriak ospatuko dituzte Antxon
Alkartasuna dantza taldeak antolatu du festa bigarren urtez jarraian
Zaldikoak, arotzak, Miel Otxin, Ziripot eta Txatxoak. Guztiak izango dira Antxon, inauterietako ostiralean (otsailak 5), Lantzeko inauteriak ospatzeko.
Alkartasuna euskal dantza taldeak antolatu du festa, Euskal Herriko ohiturei erreparatuta, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera. “Hartu etxean ditugun alkandora, galtza… koloretsuak, jantzi txanoa eta… zatoz!”, diote gonbidapenean. 18:00etan jarri dute zita, Azokan elkartzeko.
