Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

XVII. mendeko udalen akten hustuketa euskara hutsez egiten ari dira

Zailtasun handiagoa izan arren, udalak hizkuntza horretan egitea erabaki du, historialariek oinarri bat izan dezaten eta udal artxiboaren hizkuntza delako.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/01/19
Udal Artxiboa XVII. mendeko akten hustuketa lana egiten ari da, eta estreinakoz, euskara hutsez egiten ari da lan hori. Hustuketa bukatzean, akta zahar horien informazioa datu base batean gordeko dute, herritarrek erabili ahal izan dezaten. Lanaren ardura du Ereiten Kultur Zerbitzuak enpresak. Bertako kide da Iago Irijoa, eta adierazi duenez, lan hori euskara hutsez egiteak “zailtasun handia” du. Hustuketa lanak gazteleraz egitea “errazagoa” da, eta ez da “oso ohikoa” euskaraz egitea. Horregatik, hizkuntza hori erabiltzea erabaki duten udalak gutxi dira. Erdi Aroko zein Aro Modernoko terminologia zehazteko euskarazko teknikorik ez dago, eta beste irizpide batzuk erabiltzen dituzte: Orotariko Euskal Hiztegia eta Manuel Larramendiren Diccionario Trilingüe, besteak beste. Gauzak horrela, historialari euskaldunentzako oinarriak jartzea da hustuketen helburuetako beste bat. “Hala ere, terminologia aldakorra da, eta proposamen berri hobeak egitean aldaketak egiten dira”,  argitu du Irijoak. Zailtasunak zailtasun, Oiartzungo Udalak lan hori euskaraz egitea erabaki du, Udal Artxiboaren lanerako hizkuntza euskara delako. Asteasun, Getarian, Lezon, Olaberrian eta Villabonan ere euskaraz egin dute akten hustuketa. Zaharrena, 1658koa Herriko udal artxiboak dituen liburu aktarik zaharrenak XVII. mendekoak dira, 1658 urtekoak zehazki. Udalaren aktak ez ezik, gutunak zein emandako baimenak aurki daitezke, besteak beste. Bi emaitza garrantzitsu eman ditu hustuketak, oraingoz. Alde batetik, euskarazko hitzak aurkitu dituzte XVII. mendean idatzitako aktetan. Bestetik, gaur egungo toponimoak beste forma batzuekin topatu dituzte. Izan ere, egungo tokien izenak XVIII., XIX. eta pasa den mendean sortu ziren.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.