Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Seme-alabak eskola publikoan matrikulatzera deitu dituzte gurasoak

Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeek osatzen dute eskaintza publikoa, eta hiruren artean 162 plaza eskainiko dituzte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/01/20
Osoro, Lopez Etxezarreta, Ugalde eta Etxebeste gaurko agerraldian

Osoro, Lopez Etxezarreta, Ugalde eta Etxebeste gaurko agerraldian

Kalitatezkoa, euskaltzalea, plurala. Halakoa dela Errenteria-Oreretako ikastetxe publikoen hezkuntza eskaintza esan dute gaur goizean Bizarain Ikastola, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeetako zuzendariek eta Garazi Lopez Etxezarreta Hezkuntza zinegotziak aurrematrikulazio kanpainaren harira egin duten agerraldian. Hilaren 25ean zabalduko dute kanpaina eta otsailaren 5a arte izango dute gurasoek seme-alabak matrikulatzeko aukera. 162 plaza hiru ikastetxeetan Aurten 2 eta 3 urte beteko dituzten haurren gurasoei, hau da 2013an eta 2014an jaiotakoei, gutuna bidali die udalak eskola publikoaren aldeko hautua egin dezaten. Guztira 655 gutun helarazi ditu beste hainbetse etxebizitzetara. Bizarain Ikastolak, Cristobal Gamon eta Koldo Mitxelena ikastetxeek osatzen dute eskaintza publikoa, eta hiruren artean 162 plaza eskainiko dituzte. Ikastetxe bakoitzak 2 urteko hiru gela dituela zehaztu dute, eta horietako bakoitzean 18 haur izango dira. Ate irekien jardunaldiak Kalitatezko hezkuntza eskaintzeko irakaslego oso trebatua dagoela hiru ikastetxeetan esan du Belen Ugalde Bizarain Ikastolako zuzendariak, “metodologian oso trebatutako eta aktiboa den irakaslegoa dugu. Aurrerakoia da oso eskola publikoa. Kalitatezkoa da gure eskaintza eta ekonomikoa, garai hauetan garrantzitsua da bigarren hori ere”. Ikastetxeak bertatik bertara ezagutzea oso garrantzitsua dela  esan du Hezkuntza zinegotziak halaber, eta horren harira, hiru ikastetxeetan egiten ari diren ate rekien jardunaldietan parte hartzera deitu dituzte seme-alabak eskolaratu behar dituzten gurasoak. Bizarainen, datorren astean egingo dituzte jardunaldi horiek, hilaren 25ean hasi eta 28a bitartean 17:00etatik 19:00etara. Koldo Mitxelenan atzo hasi ziren jardunaldiekin eta bihar eta hilaren 25ean Markola eta Olibeteko egoitzak bisitatzeko aukera izango dute interesdunek 16:45etik aurrera. Biteriko eraikinean berriz, hilaren 26an eta 29an egingo dituzte ate irekien jardunaldiak 16:45ean hasita. Cristobal Gamon ikastetxeak ere hasiak ditu jardunaldiak eta bihar izango da eraikina ikusteko azken eguna, 16:30etik aurrera. Andoni Osoro Cristobal Gamon ikastetxeko zuzendariak ikastetxe guztiak ezagutzeko aukera balia dezaten eskatu die gurasoei, “garrantzitsua da eraikina ezagutzea, seme-alabak non izango diren ikusteko eta bertan lanean dauden profesionalak, zein egiten dugun eskaintzaren berri izateko”. Koldo Mitxelenako zuzendari da Amaia Etxebeste, eta eraikina ezagutzearekin batera, ate irekien jardunaldiak gurasoek izan ditzaketen zalantzak argitzeko ere balio dutela ekarri du gogora, “zuzenean nahi dutena galdetzeko aukera izango dute gure hezkuntza eskaintzaz, ikastetxeaz, metodologiaz… “. Une honetan 736 haur ari dira Bizarain Ikastolan Haur Hezkuntzan eta Leheen Hezkuntzan, 560 Cristobal Gamonen, eta 589 Koldo Mitxelenan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.