EH Bilduk batzar irekia egingo du gaur
Batzar irekia deitu du gaurko EH Bilduk. Xenpelar Etxean egingo du batzarra koalizio subiranistak 19:00etan hasita eta hauteskundeen emaitzen gaineko hausnarketa egiteaz gainera, aurrera begira zein urrats eman behar diren adostuko dute. Correscales ekimenak ere izango du tartea gaurko batzar ireki horretan, ekimena aurkeztuko baitute bertan.