Hogeitabost tenis lehiaketa antolatzen dira herrialdean, eta Errenteriako Irekiak sari berezia jaso du zirkuituko tenis jokalariek hala erabakita.

Patxi Fadrique jokatu zen irekian.
Ereintza Eskubaloiak Errenteriako Udalak eta AGTk (Gipuzkoako Tenis Zaletuak) elkarlanean antolatutako Errenteriako Tenis Irekiaren hirugarren edizioak, Gipuzkoako Afizionatu Lehiaketa onenaren saria jaso du. joan den ekainean eta uztailean jokatu zen lehiaketa, eta finalak uztailaren 19an eta 20an. bertako nahiz herrialdeko tenislarien artean harrera ona du lehiaketa honek, eta horren erakuslea da antolatu den hiru eddizioetan koadroan zeuden plaza guztiak bete izana. Hogeita hamabi jokalarik eman zuten izena hirugarren edizioan lehiatzeko.
Hogeitabost tenis lehiaketa antolatzen dira herrialdean, eta Errenteriako Irekiak sari berezia jaso du zirkuituko tenis jokalariek hala erabakita, denboraldiaren onena dela kontsideratuta. Udalak Ereintza zoriondu du eta udalerrian kirola sustatzen jarraitzera animatu du.
Gurpildun aulki gaineko erakusketa
2015.urteko edizioan urrats bat aurrera egin eta Mindararekin elkarlanean gurpildun aulki gaineko erakusketa antolatu zuen. Gurpildun aulki gaineko tenis partida Eneko Millan errenteriarra eta lehenengo bi edizioetako irabazleak eta Patxi Fadriquek (Gurpildun aulki gaineko teniseko Espainiako Estatuko zerrendan bederatizgarrena). Erraketa zaharrekin jokatutako partida ere antolatu zuten Ereintzak eta ATGk.