Errenteriako emakume batek sexu erasoa jasan duela salatu du
Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi du sexu erasoa. Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak ere gaitzetsi du erasoa.
Emakume batek goizaldean sexu erasoa jasan duela salatu du. Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak aho batez gaitzetsi du sexu erasoa, eta horren harira adierazpen instituzionala egin du. Erabateko gaitzespena erakutsi du udalak emakumeei egindako edozein indarkeria motaren aurka, eta zero tolerantzia adierazten duela edozein eraso sexistaren aurka gaineratu du. Eraso duten emakumeari elkartasuna osoa adierazi dio bestalde eta laguntza eskaini.
Jarrera matxistak gertatzen jarraitzen dutela-eta, kezka azaldu du, eta baita borondatea agertu ere emakumeen indarkeria mota guztiak errotik desagerrarazteko, “gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunaren eta patriarkatu menperatzailearen emaitza baitira”.
Mekanismoak artikulatzeari beharrezkoa iritzi dio bestalde bozeramaileen batzordeak, “gizarte parekidea eraikitzeko”. Eraso duten emakumearen eskura jarri ditu udalak beharrezko baliabide guztiak eta bat egin du sexu erasoa gaitzesteko Errenteria-Oreretan deitzen dituzten elkarretaratzeekin.
Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak ere gaitzetsi dute sexu erasoa eta elkartasuna adierazi diote eraso duten emakumeari. Horrelako gertaerak ez dituztela onartzen eta horregatik lanean jarraitu behar dutela erakunde, elkarte, eta herritarrak esan dute, “emakumeak indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen”.
Errenteriako Udalaren adierazpen instituzionala
Oarsoaldeko lau udalen Prentsa Oharra
