
Eskola Igeriketa kanpaina abiatuko du astelehenean Kirolkide Errenteriak lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Mailako haurrei begira. Urtarrila eta ekaina artean egingo dute kanpaina hogeina eguneko iraupena izango duten hiru txandatan. Fanderia eta Galtzarabordako kiroldegietako igerilekuetan egingo dute Eskola Igeriketa, eta helburua igerian ikasi eta hobetzea da, baina baita jarduera fisikoa egiteko nahia aregotzea ere antolatzaileek zehaztu dutenez.
Errenteria-Oreretako ikastetxeetako 400 haur baino gehiagok hartuko du parte. kanpaina aurrera eramateko %70a Errenteriako Udalak jarriko du eta beste %30a Gipuzkoako Foru Aldundiak, familiek beraz, ez dute ordaindu beharko.