
Ainhoa Palomo Zabala, Mariasun Landarekin
Errenteriako Berdintasun Arloak eta Berdintasunerako Kontseiluak Mariasun Landa Sarien seigarren aldia jarri du martxan eta hilaren 29an amaituko da lanak aurkezteko epea. Bi sari banatuko dira lehiaketaren barruan, Emakumezkoen begirada lanik onena eta Emakumezkoei begirada lanik onena. Bi irabazleetako batek gutxienez euskaraz idatzia beharko du izan. Biek 350 euroko saria dute, eta gainera, 2016ko Oarso aldizkarian argitaratuko ditu udalak.
Lanak Errenteriako Udalaren erregistroan aurkeztu behar dituzte sariketan parte hartu nahi dutenek, eta oinarriak udalaren
webgunean kontsulta daitezke.
Errenteriako Berdintasun Planaren barruan kokatzen da sariketa, eta gizartearen arlo ezberdinetan emakumeek udalerriari egindako ekarpenaren berri emango duten idazlanak sustatu, aitortu eta saritzea du helburu eta herri kronika osatzea.